Erosten ditugun gailuen bizitza ahalik eta gehien luzatzea erabaki arduratsua da, ekologia aldetik. Baina azkenean gailu bat baztertzea erabakitzen dugunean ere, ez da Garbigune arrunt batera eraman beharrik. Badaude elkarteak gailu horiek hartu, konpondu, eta behar gehiago duten pertsonengana bideratzen dituztenak.
Reciclanet zer den begiratzera gonbidatzen zaitugu.
Eta baita Elkartenet ere, aurretik aipatu izan dugun eta Txikilinux distribuzio bikaina prestatu duen elkartea.
Bi elkarteak Bilbo inguruan ari dira lanean, baina sartu harremanetan beraiekin, pixka bat urrun bizita ere!