Herri Urratsen izango gara

Jakingo duzuen moduan, Herri Urrats egingo da berriro eta antolatuko diren gauzen artean, mahai bat egongo da TxikiLinux sistema eragilea aurkezteko: Hezkuntzan Librezaleko kideok ere hurbilduko gara bertara eta zalantzak argitu, elkarrengandik ikasi, harremanak estutu… ahal izango ditugu. Harro egoteko modukoa da Iparraldeko ikastoletan dagoen dinamismoa. Gora Seaska! Maiatzaren 8an denok Senperera!

Jarraitu irakurtzen

TxikiLinux-XiLaBa eguna Donibaneko ikastolan

Elkartenet eta Donibaneko gurasoen ekimenari esker, ordenagailuei Linux instalazioak egiteko jaia egin dute (2022-02-18). Lan bikaina! Zorionak!! Hemen estekatuko ditugu honen berri eman duten argitalpenak: Elkartenet-en webgunean. “…Datorren martxoaren 5ean, 10:00etatik 12:00etara “Ate Idekiak” eguna izango da, aukera ezinhobea egoitza, irakasleak eta instalazioak ezagutzeko.” Linuxtarrak garelako twitter kontua. Kazeta.eus Iparraldeko Hitza mediabask.eus sudouest.fr Presselib.com Elkartenet-en […]

Jarraitu irakurtzen