The social dilemma

Albisteak Sailkatugabea

Netflixek produzituriko dokumentalak arrakasta puska bat izan du, eta ikustera gonbidatzen zaitugu, baina modu kritikoan ikustea nahi genuke.

EZ da oso zintzoa Google, Twitter, Facebook… eta antzekoetan lanean aritu diren pertsonen jarrera. Arazo larri bat badela onartzen dute, baina trailerra ikusita pentsatuko ez bazenu ere, adierazten dute oharkabean gertatu dela, edo ohartzen zirela baina ezinbestean aurrera doan prozesua dela… Hori da, akaso, Netflixek produzituriko dokumentalak gizartearengan eragin nahi duen sentsazioa eta jarrera: harridura, blokeoa.

Hala ere, egia da mundua nola dabilen ulertzeko gako batzuk esplizitatzen dituztela (aplikazioek eragiten duten adikzioa, harreman-moldeen aldaketa edo endekatzea, pertsonen datu bilketa eta mundu mailako aldaketetan plataforma hauek duten eragina…). Horregatik, ikustea gomendatzen dugu.

Deigarria da dokumentalean ez dela alternatiba bakar bat ere aipatzen: ez software librea, ez zerbitzu publikoak edo tokiko enpresa txikien aukera… Burujabetza Teknologikoaren alde motibatzeko eta bideak ikertzeko, beste leku batzuetan begiratu beharko duzu 😉

Dokumentalaz hobeto argudiaturiko kritika irakurri nahi izanez gero (ingelesez), hementxe duzue aukera.

(erabilitako irudi librea: Tumisu)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude