Argazkia: Eusko Legebiltzarra

Hezkuntza lege proposamenari 25 aldaketa proposatu dizkiogu Hezkuntzan Librezaletik

Hilaren 12an Hezkuntzan Librezale taldeko bi kide legebiltzarreko hezkuntza batzordean egon ginen lege proposamenaren gainean ekarpena egiten. Ibilbide baten ondorio Lege honen, eta aurretik legearen gaineko akordioan ere, Hezkuntzan Librezalek bere ekarpenak egin izan ditu hainbat agerralditan. Lege proiektua ez da akordioarekiko leiala Oro har ideia nagusi bat azaldu genuen parlamentuan: lege proposamena ez da […]

Jarraitu irakurtzen

[PRENTSA-OHARRA] Hezkuntza Sailak hezkuntza lege berrirako akordioa urratu du Googlerekin sinatutako hitzarmenaren bitartez

En castellano aquí. Legebiltzarreko taldeen %90ak hezkuntza akordioaren testua onartu zuenetik egun gutxira, Hezkuntza Sailak bertan jasotakoari muzin egiten dion hitzarmena sinatu berri du Google multinazionalarekin. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Google Cloud Emea Limited enpresarekin hitzarmena sinatu du, “Hezkuntza Saileko ikastetxeetan Google Workspace for Education zerbitzuak erabiltzeko”, joan den astean Euskal Herriko Aldizkari Ofizialak […]

Jarraitu irakurtzen

[NOTA DE PRENSA] El Departamento de Educación quebranta el acuerdo para la nueva ley educativa a través del acuerdo firmado con Google

Euskaraz hemen. Apenas unos días después de que el 90% de los grupos parlamentarios aprobara el texto del acuerdo educativo, el Departamento de Educación acaba de firmar un convenio con la multinacional Google que lo desdeña. La Administración General de la Comunidad Autónoma del País Vasco ha suscrito un convenio con la empresa Google Cloud […]

Jarraitu irakurtzen

‘Euskal hezkuntzaren eraldaketarako oinarriak’ txostenaren iruzkina

EAEko Hezkuntza Legerako akordioaren oinarriak adosteko Eusko Legebiltzarreko hezkuntza batzordearen gonbidapenari erantzunez, joan den abenduaren 10ean gure kide Iñigo Gebara bertan izan zen Hezkuntzan Librezaleren ikuspegia azalduz. Agerraldien fasea itxi eta batzordetik Euskal hezkuntzaren eraldaketarako oinarriak txostena zabaldu den honetan, haren gaineko iruzkina aurkeztu nahi dugu, zehazki digitalizazioari eta teknologiari dagozkion atalen inguruan. Lehenik eta […]

Jarraitu irakurtzen

Hezkuntza-sistemari buruzko hitzarmenaren digitalizazio oinarriak zehazteko PONENTZIA

2021eko abenduaren 10ean Hezkuntzan Librezale taldea gonbidatua izan da EAEko legebiltzarrera. Gure kide Iñigo Gebara joan da hezkuntza legeak zehaztu behar lituzkeen printzipioak azaltzera. Bat-bateko interpretazioa: bideoa gaztelaniaz. Eta hauxe duzue idatziz entregatu dugun testua: 1. Aurkezpena Hezkuntzan Librezale taldea Euskal Herriko hainbat guraso, irakasle eta eragilek sortu genuen 2017an, enpresa pribatu erraldoiek gure eskoletako […]

Jarraitu irakurtzen

Sistema eragileen arteko konparazioa

Ongi etorri! Honako infografia eder hau prestatu dugu eta xehetasunak azalduko ditugu jarraian. Zalantzarik izanez gero, beheko iruzkinetan edo txat bidez harremanetan jartzea gomendatzen dizugu. Iraungitze programaturik gabea: Windows eguneratzeko lizentziak berriro ordaindu behar izaten dira. Chromebook-en kasuan ere, gailu horiek erosteak dependentzia dakar, eguneratzeak eten edo berriro ordainarazteko boterea daukalako ekoizleak. Jakina denez, Linux […]

Jarraitu irakurtzen

Hezkuntza alorrean burujabetza teknologikoa aldarrikatzen Eusko Legebiltzarrean

Atzo, EH Bildu talde parlamentarioak eskatuta, Hezkuntzan Librezaleko kide bat Eusko Legebiltzarrean izan zen, Hezkuntza Batzordean, hezkuntzaren alorrean burujabetzarekin lotura duten zenbait gairi buruz hitz egiteko: software librea, euskara eta Google, besteak beste. Talde eragileko kideok aurkezpen hau prestatu genuen: Gure kidea den Diana bertaratu zen Hezkuntzan Librezalen dugun ikuspegia azaltzera. Hemen duzue ikusgai bere […]

Jarraitu irakurtzen

Hezkuntzan librezale topaketak: zerbitzu publikoa, kode publikoa

EGUNERATUTA: Topaketen lehen saioa (ekainak 11) hemen ikusgai. Hezkuntzan librezale taldea Euskal Herriko hainbat guraso, irakasle eta eragilek sortu genuen 2017an, enpresa pribatu erraldoiek gure eskoletako digitalizazio prozesuetan zeukaten presentzia gero eta handiagoak kezkatuta. Euskal hezkuntzaren egoera kontutan hartuta, gure kezkak azaltzeko bost puntuko adierazpena aurkeztu genuen 2019ko Durangoko Azokan, Kabi@ gunean, adierazpen horrekin bat […]

Jarraitu irakurtzen