Hezkuntzan librezale topaketak: zerbitzu publikoa, kode publikoa

EGUNERATUTA: Hezkuntzan librezale taldea Euskal Herriko hainbat guraso, irakasle eta eragilek sortu genuen 2017an, enpresa pribatu erraldoiek gure eskoletako digitalizazio prozesuetan zeukaten presentzia gero eta handiagoak kezkatuta. Euskal hezkuntzaren egoera kontutan hartuta, gure kezkak azaltzeko bost puntuko adierazpena aurkeztu genuen 2019ko Durangoko Azokan, Kabi@ gunean, adierazpen horrekin bat egin zuten hamaikatxo talde eta eragile desberdinen […]

Jarraitu irakurtzen

[ES] Google, shockaren doktrina eta eskola publikoaren suntsiketa

Hezkuntza-plataformak ez dira “tresna pedagogikoak”, baizik eta eremu birtualak, zeinak, erraldoi teknologiko handien kontrolpean estandarizatuz gero, eskola publikoa desagertarazi dezaketen. By Vyckal – Own work, CC BY-SA 3.0, Link Sergio de Castro Sánchez-en artikulua ELSalto-n (Gazteleraz):https://www.elsaltodiario.com/el-rumor-de-las-multitudes/google-doctrina-del-shock-y-liquidacion-de-la-escuela-publica

Jarraitu irakurtzen

[EN] Eskolak eta COVID-19a

Kalkuluen arabera, munduko ikasleen %90a Covid-19ren ondorioz eskola joan ezinda geratu da. Eta, espazio fisikorik ezean, hezkuntza-teknologiako enpresak esku hartzen ari dira hutsunea betetzeko. Arrazoi asko daude teknologiak laguntza emateko duen potentzialarekin gogotsu egoteko, baina garrantzitsua da kontuan hartzea zer teknologia aukeratzen dugun etengabe, eta zer ondorio dakarzkien lehenik teknologia horiek eskuratzeko aukerarik ez duten […]

Jarraitu irakurtzen

Gure arteko ziber-erlazioak konfinamendu garaian

Iune Trecet-ek idatzitako iritzi artikuluaren esteka elkarbanatzen dugu: Pertsonen arteko erlazioak Internet bidez egiten diren honetan, telelana dela, ikasleentzako eskolak direla, mediku kontsultak direla edo lagunekin egiten duzun ziberpoteoa dela, kontuan izan behar dugu datu eta informazio hori guztia zeinen eskuetatik pasatzea nahi dugun. Hezkuntzan, Sillicon Valleyko erraldoi teknologikoari gure haurren datu pila bat oparitzen […]

Jarraitu irakurtzen

Manuela Battaglini abokatuak ohartarazi du ‘online’ hezkuntzak adingabeen informazioa erraldoi teknologikoen esku uzten duela

Ba al dago aplikaziorik koronabirusaren alerta aprobetxatzen ari dena gure datuak biltzeko? “Guztiak”, dio datuen etikan aditua den Manuela Battaglini Manrique de Lara abokatuak (Arrecife, 1974). Jarraian zehaztu duenez, “Gure mugikorretan erabili ohi ditugunak” aipatzen ditu: “Irabaziak egiten ari dira, lehen baino are informazio gehiago basatiki biltzen eta saltzen. Google datu pila hartzen ari da, […]

Jarraitu irakurtzen

Koronabirusak eragin ugari

Birusaren eraginak anitzak izaten ari da, ikuspegia zabaltzen lagundu dezake Argiaren podcast gomendagarri honek. Mundu mailako epidemia, alegia pandemia izendatu berri duten honek ekonomian shock bat eta aldaketa asko eragin ditzake. Garbi dago Google ere koronabirusa kapitalizatzen ari dela: Helping businesses and schools stay connected in response to Coronavirus Eskala txikian, itxi diren eskoletan ere […]

Jarraitu irakurtzen

Google, acusada d’espiar l’alumnat català

Katalunian ere oihartzuna izan du New Mexicoko (AEBak) fiskaltzak Google-i buruz azaleratu duen informazioak. Alegia, herritar handi eta txikiei egiten ari zaion espioitza aktiboa. Besteren artean, pribatutasuna da horrelako enpresen zerbitzuak arduragabe erabiliz galtzen duguna. Interesa baduzue, La Direkta-ko artikulua hemen: https://directa.cat/google-acusada-despiar-lalumnat-catala/

Jarraitu irakurtzen

Iñigo Gebara: “Ikasleei gaiak aurkezterakoan itxurak garrantzi handia du”

Iñigo Gebara: “Ikasleei gaiak aurkezterakoan itxurak garrantzi handia du” UEUren Udaberriko eskaintzaren barruan “Material didaktikoaren sorkuntza tresna askeak erabiliz” online ikastaroa izango da Iñigo Gebara Gracenea DBHko irakaslearen eskutik. Izena emateko epea (2020-02-28ra arte) irekita dago. Ikastaroari buruzko elkarrizketa labur bat hemen: https://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2020/02/17/inigo-gebara-ikasleei-gaiak-aurkezterakoan-itxurak-garrantzi-handia-du/

Jarraitu irakurtzen