Koronabirusak eragin ugari

Albisteak Sailkatugabea

Birusaren eraginak anitzak izaten ari da, ikuspegia zabaltzen lagundu dezake Argiaren podcast gomendagarri honek.

Mundu mailako epidemia, alegia pandemia izendatu berri duten honek ekonomian shock bat eta aldaketa asko eragin ditzake. Garbi dago Google ere koronabirusa kapitalizatzen ari dela: Helping businesses and schools stay connected in response to Coronavirus

Eskala txikian, itxi diren eskoletan ere ikasleek etxetik lan egiteko tresnak indartu egingo dira. Aurretik irakasleak Moodle erabiltzeko ohitura bazuen, horixe indartuko da egun bereziki gogoangarri hauetan. Eskolako bloga (blogger-ekin) edo Google Classroom erabiltzen ari diren ikastetxeen kasuan, hori sustraituko da etxeko intimitatean. Hemendik urte batzuetara, pasadizo bat besterik ez izatea espero dugun hau gogoratzean, entzun ahalko da:

Gogoratzen, 6. mailan ginenean eskola itxi zutela?

Bai, irakasleak lana bidaltzen zigula ——————etik…

EHUn, esaterako, Blackboard Collaborate dago eGela-rekin (Moodle-en izena EHUn) integratua. Birusa dela eta (datorren astean aurreikusten diren murrizketei begira) klaseak horren bidez emateko aukera zabaltzen ari da. Blackboard Inc. ez da Google besteko indartsu, baina saiatu zen patenteen bidez monopolioa lortzen onlineko hezkuntzaren arloan: https://en.wikipedia.org/wiki/Blackboard_Inc.#Legal_matters Aurkako kanpaina ere egon zen, sinadura bilketa eta guzti https://web.archive.org/web/20070922232735/http://www.boycottblackboard.org:80/index.php

Irudia: steve loya


1 thought on “Koronabirusak eragin ugari

  1. Tristeena da Moodle erabili nahi izan duten irakasleek ere ezin izan dutela, EAEko Hezkuntzan zerbitzu hori ez delako dimentsionatu eskari handi baterako. Garbi ikustarazi du egoera honek ez dela benetako apustu bat egon datuen burujabetzari dagokionean. Ikasteko balioko ahal digu! Bitartean Google indartu da…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.