Linux Party edo Software Libre Jaiak

Albisteak Arrakastak

Badago ohitura munduan zehar topaketak egin eta jendeak bere ordenagailu eramangarriei Linux jartzeko. Tipikoa da etxean baztertuta dagoen eramangarri zahar bati bizi berria emateko, baina baita lan tresna ohikoari Linux modu lasaian jartzeko ere. Izan ere, gehixeago dakien jendea gustura joaten da ezagutza hori partekatzera. Albiste honetan horrelako topaketen zerrenda bat osatzen joango gara:

Besterik izan da aurten? Antolatu nahi duzu? Edonork antolaturiko topaketak zerrendatu nahi genituzke hemen, ahalik eta gehien!

Eskola batean antolatu nahi izanez gero (familien ordenagailu pertsonaletan edo eskolakoetan), koordinatzeko txat egokiena Hezkuntzan Librezale litzateke. Matrix edo Telegram txat gela daukazu, sartu eta hitz egin lasai.

Bestelako ekimenetarako, Software Libre Zalantzak ere oso espazio interesgarria da: telegram gela (https://t.me/SoftwareLibreZalantzak) eta matrix gela (#softwarelibrezalantzak:librezale.eus).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude