Ongi etorri

Hezkuntzan Librezale taldea Euskal Herriko hainbat guraso, irakasle eta eragilek sortu genuen 2017an, enpresa pribatu erraldoiek gure eskoletako digitalizazio prozesuetan zeukaten presentzia gero eta handiagoak kezkatuta.

Gaur egun, Euskal Herri osoko, sare publiko eta kontzertatuko 200 pertsona baino gehiagok osatzen dugu talde hau. Talde irekia gara, parte hartu nahi baduzu, gure txatean sartu eta zure burua aurkeztu besterik ez duzu.